XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urte bitik urte bira, Bizkaiko Aldundiak, euskeraren alde lanik gehien buru izan dauanari emoten dautson saria.

Eta, itxura danez, haurten euki izan nabe gogotan.

Esker beroak nik hortan esku hartu dabenai.

Saria emotea igarotako maiatzaren 31'an izan zan Bizkaiko Aldundian, itzaldi gozo ta txalo guri artean; dirua ta plaka eder bat Pradera hango lendakariak emonda hartu nituan.

K.- Bizkarrean urte mordoa dozuela, sari horrek ezer berezirik esan gura izan ete deutsue?.

E.- Bai, ba. Berezia, benetan dinozu.

Orain arteko sariak eta saritxuak, lehiaketetan lortuak izan dira aldi bakotxean.

Oraingo Sari orokor hau, ostera, opera omnia dalako hau, euskeraz idazten hasi nintzanetik orain arte egin dodana, osoan aintzat hartua izan dalako, halako poz apartekoaren ekarle izan jat.

Hamazortzi urtekoa nintzan euskeraz paperetan idazten hasi nintzanean.

Beraz, 57 urtean, aldarteetan jakina, baina zeharo laga bage egin dodana, agintepidekoek aintzat hartu dabe.

O.- Lanak izerdia dakar, euskal lanak batez be.

Eta izerdi hori saritua ikustea, nori ez jako atsegin? Gaztetatik ekin dautsot nik euskal lanari.

Ainbat liburu ta euskal artikulu dodaz nik idatzi ta argitaratuak: Karmel eta Olerti neuk sortu ta urteetan aurrera eroan dodaz....

Beraz, egin-lanak onartuak izateak poza dakartso edozeiñi. Ez izan dudarik.

K.- Aita Santi idazlan asko eukiaz, zein ete dozu zeure lanik garrantzitsuena?.

O.- Aitarentzat, bikain dira bere ekarri guztiak.

Idazlearentzat bardin bere liburuak; danak ilusiño bardiñez eta ames uts egiñak, naiz-ta erakusketa egikeran batetik bestera bardin-ezaz konturatu.

Nik ba-dodaz liburu jatorrak: Gure bertsolariak, Larrea eta Karmeldarrak, Goiznabar (poesi sailla), Euskal Literatura (zazpi ale), Euskal Elertia, Lamiñak, Euskaldunak eta osasuna, Arana Goiri olerkari, Nere baserria (poema), Santa Teresa, Gernika, Oroi txinpartak....